Berriak

Berriak

Berriak2024-10-18T11:57:46+01:00

Berrikuntza MetalMadrid 2024n

TTT Group-ek hirugarren urtez jarraian MetalMadrid metalen fabrikazio, mekanizazio eta prozesamenduaren sektoreko erreferentziazko azokan parte hartuko du. Azaroaren 20 eta 21ean, IFEMAra gerturatzen diren bisitariek aukera izango dute gure tratamendu termiko, indukzio-prozesu eta errendimendu handiko estaldura teknologia aurreratuak bertatik bertara ezagutzeko.

Berrikuntzarekin hitzordua, TTT Group-eko adituen eskutik

TTT Groupeko lantalde zabala egongo da MetalMadrid azokan, bisitariekin euren ezagutza eta esperientzia partekatzeko prest. Xabier Berasategi gure Zuzendari Nagusia ere bertan izango da, eta denbora hartuko du interesa duten guztiekin TTT Group-eko teknologia berritzaileen inguruan hitz egiteko.

Gainera, taldeko Negozio Garapenerako zuzendariak ere, Josue Tintxurreta eta Xabier Berasategi Oyanguren, bisitarien zerbitzura egongo dira, gure lantegietako […]

13 de noviembre de 2024|Sin categoría|

TTT Group, teknologia aurreratua mugikortasun berderantz

Deskarbonizazioa, trantsizio energetikoa, orain artekoari bueta bat eman beharra… zenbat aldiz entzun duzu hori guztia, eta zehazki zer esan nahi duen erdizka ulertu? Ez dizugu gezurrik esango, geuri ere antzera gertatu izan zaigu. Horregatik gerturatu nahi dizugu trantsizio horren adibideetako bat, ea lortzen dugun guztion artean etorkizuneko erronka horri lurruna kentzea.

Azaldu nahi dizugu, hortaz, zer den AVOGADRO izenez bataiatu den proiektua. Jakina da garraioaren sektorean, deskarbonizaziorako aukeretako bat izan daitekeela hidrogenoa, tren bidezko garriorako adibidez, edo errepidean erregai-pilak erabiltzen dituzten ibilgailu astun edo autobusterako. Ba hain zuzen, AVOGADRO Proiektuaren erronka horixe izango da, garraio astunetarako hidrogeno hornigailuak garatzea.

7 de noviembre de 2024|Sin categoría|

Tratamendu termikoak: nola indartu eta babestu metalak industria modernoan

Tratamendu termikoa ezinbesteko prozesua da metalurgia-industrian, izan ere, metalen eta aleazioen berotzea eta hozte kontrolatuaren bitartez, haien propietate fisikoak eta mekanikoak aldatzen ditu, beharrezkoa duten erresistentzia eta gogortasuna hobetzeko, besteak beste.

Tratamendu Termikoaren oinarriak

Tratamendu termikoa metalen egitura kristalinoa aldatzea ahalbidetzen duten printzipio fisikoetan oinarritzen da. Metal bat tenperatura espezifikoetan berotu eta gero modu kontrolatuan hoztean, egitura kristalinoaren atomoen antolamendua alda daiteke, eta horrekin, metalarenpropietate mekanikoak hobetzea lortzen da.

Hainbat tratamendu termiko mota daude, eta horietako bakoitza emaitza zehatzak lortzeko diseinatuta dago. Hona hemen tratamendu termiko ohikoenetako batzuk:

  • Tenplaketa: Metala tenperatura altuan berotu ondoren, azkar hozten da gogortasuna areagotzeko. Prozesu […]
18 de octubre de 2024|Tratamendu termikoak|
Ir a Arriba