TTT Group nazioartean ezaguna da aeronautikaren arloan; tratamendu termikoan eta kalitate handiko estalduretan espezializatuta dago, eta 60 urte baino gehiago darama bezeroei aholkularitza ematen eta laguntzen. Teknologia anitzeko soluzio aukera zabala eskaintzen dugu, lurreratze-trenetan eta motorretan espezialista gisa nabarmentzen garelarik. Merkatuko fabrikatzaile nagusienek emandako homologazioek berresten dituzte gure bikaintasuna eta industriako estandarrik zorrotzenak betetzeko dugun gaitasuna. Bezeroen gogobetetzea da gure lehentasun nagusia, gure esperientzia handiak eta ibilbideak berresten dutena.

Lurreratze-trena

Lurreratze-trena hegazkinen elementu kritikoa da, inolako akatsik gabe funtzionatu behar duena hegazkina aireratzen den eta lur hartzen duen bakoitzean. Horren esku dago tripulazioaren eta bidaiarien segurtasuna. Osagai kritiko horren izaerak eta kokapenak indarra, erresistentzia eta zailtasuna exijitzen ditu diseinuko eskakizunak betetzeko.

TTT Group-en piezen tratamendu termikoa egiten dugu, normalean hutseko tenplaketa eta iraoketa bidez egiten duguna. Behin piezak bezeroari itzuli ondoren, neurrira amai ditzaten, gainazaleko tratamenduekin jarraitzen dugu. Lehenik eta behin, Shot Peening tratamendua egiten diegu; prozesu horren bitartez, nekearen aurreko erresistentzia handia ematen zaie piezei eta, ondoren, estaldurekin jarraitzen dugu. Bezero bakoitzaren zehaztapenen arabera, Kromo Gogorrekoak edo HVOF prozesu bidezkoak izan daitezke. Azkenik, Artezketa-prozesuarekin eta super-akabera bat emanda amaitzen ditugu piezak; horrela, higaduraren aurreko gogortasun handia izan dezaten lortzen dugu, gainazalaren zimurtasun oso onarekin.

Motorra

Hegazkinen turbinen atalek muturreko tenperatura- eta erresistentzia-exijentziak bete behar dituzte. Nikel-, kromo- eta titanio-oinarriak eta bestelakoak dira erabiltzen diren materialak, eta horien egitura behar bezala egokituta egon behar da; tratamendu termikoaren bitartez egiten da hori. Diseinuko exijentziak betetzeko gainazal egokiak lortzeko aukera ere ematen dute estaldurek. Propietate tribologikoak lortzen dira, baita gainazal bigunak ere, ixte mekanikoen bitartez errendimendua hobetzeko.

Tratatutako piezak, normalean, honako hauek izaten dira:

  • Kojinete-ahokalekua
  • Erauzte-eroanbidea
  • Turbina-besoak
  • Turbinen beso gidariak
  • Karkasa
  • Ardatzak
  • Zigiluak
  • Errodamenduak
  • Hodiak

Egitura

Hegazkinen fuselajeak elementu estruktural kopuru handia izaten du, arintasuna eta erresistentzia konbinatu behar dituztenak, eta horretarako diseinatuta egoten dira. Burdin-gauza txikiak zein langet handiak aurki ditzakegu, aluminiozkoak eta titaniozkoak izan daitezkeenak; horietan, beharrezkoa da erresistentzia eta arintasuna uztartzea. Edo altzairu herdoilgaitzezkoak izan daitezke, herdoilaren aurkako babes handiagoa behar badute.

Mugimenduak sortzen dituzten sistemek –eragingailu txikiek, malgukiek eta torlojuek, besteak beste– beharrezkoak dituzte azaleko estaldura eta gogortasun handiak, elementuei gainazaleko gogortasun handia emateko.

Tratamendu termikoak zein estaldurak materialaren beharrezko propietateak eta diseinuko eskakizunak lortzeko helburuz egiten dira.

  • Fuselajea
  • Bandak
  • Motor-karinak
  • Motor-euskarriak
  • Karina
  • Sarrailak
  • Errematxeak

Gure konpromisoa indartzen duten ziurtagiriak

TTT Group-en harro gaude urteetan zehar eskuratu ditugun bezeroen ziurtagiriez eta homologazioez. NADCAP zigiluek eta industria aeronautikoko OEM eta Tier 1 nagusien Homologazio guztiek gure prozesuak eta kalitate-estandarrak hobetzea ahalbidetu digute. Hobetzeko grina horri esker, teknologia berriei adi egotera bultzatzen gaitu, teknologia horiek hornikuntza-kate osoaren eskura jartzeko ahaleginean.