Industria orokorraren negozioak, industriako segmentu desberdinei ematen dizkio zerbitzuak. TTT Group-ren prozesuek duten irismen handiari esker lortu dugu arrakasta alor horretan, baita ditugun baliabide tekniko ugariei ere; horri guztiari esker, gure bezeroentzako soluzio berritzaileak eta errentagarriak garatzeko gai gara.

Energia

Heavy Trucks eta Traktoreak

Ekipamendu-ondasunak

Energia

Energia-industriaren barruan, aplikazio ugari ditugu, batez ere energia erauzteko, sortzeko eta banatzeko prozesuetan. Petrolioa, gasa eta sorkuntzako beste metodo konbentzional batzuen ordez iturri garbiagoak indarra hartzen ari dira, hala nola energia eolikoa, eguzki-energia, marea-energia eta hidrogenoa, besteak beste. Testuinguru horretan, tratamendu termikoek eta estaldurek funtsezko eginkizuna dute, ingeniaritzako metalezko piezei berariazko propietateak ematen baitizkiete, hala nola gogortasuna, beroarekiko erresistentzia eta marruskadura-koefiziente txikia. Propietate horiek funtsezkoak dira pieza horiek haien funtzioak eraginkortasunez bete ditzaten.

Sektore honetan, Tenplaketa eta Iraoketa prozesuak eta askotariko estaldurak erabiltzen dira osagai kritikoetarako (turbinen balbulak, zurtoinak eta buruteak). Banaketa elektrikoaren alorrean, zeramikaz estaltzen dira isolamendua behar duten piezak. Energia eolikoan, Tenplaketa eta Iraoketa prozesuak jasotzen dituzte torloju estrukturalek, eta kromoz estaltzen dira balazta-eraztunak. Azken batean, energiaren industriako metalezko pieza askotarako erabiltzen dira tratamendu termikoak eta estaldurak, haien erresistentzia indartzeko eta osatzen dituzten produktuen balio-bizitzan zehar errendimendu optimoa bermatzeko.

Heavy Trucks eta Traktoreak

Ibilgailu astunen eta traktoreen alorrean sartzen dira askotariko erabilerak dituzten kamioiak, autobusak eta traktoreak: salgaien banaketarako, bidaiarien garraiorako, eraikuntzarako, obra zibiletarako eta nekazaritzarako. Industria horietan, era askotako tratamendu termikoak eskaintzen ditu TTT Group-ek, elementuen balio-bizitza luzatzeko diseinatuta daudenak; elementu horien artean daude, esaterako, ardatzak, engranajeak, txasisak, motorraren osagaiak, lanerako tresnak, hortzak, transmisio-osagaiak eta balaztak.

Tenplaketa eta Iraoketa, Indukzio bidezko Tenplaketa eta Kromatua bezalako tekniken bitartez, pieza horien erresistentzia eta iraunkortasuna areagotzea lortzen da. Horri esker, gainera, ibilgailu astunek eta traktoreek modurik onenean beteko dituzte haien funtzioak, baita ingurune eta eragiketa intentsiboetan ere.

Ekipamendu-ondasunak

Sektore honetan sartzen dira Makina-erremintaren industria eta makina handiena –Prentsak eta Kurbatzeko makinak, esaterako–, bai eta tentsioak, higadura eta korrosioa jasateko diseinatu diren metalezko osagaiak dituzten bestelako makina askoren industria ere. Osagai horiek indartzeko –kontuan izan behar da funtsezkoak direla jarraitutasun operatiboari eusteko– eta makinen balio-bizitza luzatzeko helburuz, TTT Group-ek askotariko tratamendu termikoak eta estaldurak erabiltzen ditu.

Tenplaketa eta Iraoketa, Indukzio bidezko Tenplaketa, Zementazioa, Kromatua, Artezketa eta bestelako prozesu eta akabera batzuk ematen zaizkie osagaiei, hala nola espekei, engranajeei, ardatzei eta errodamenduei.