Gainazala hobetzea
Materialen gainazalaren propietateak hobetzeko erabiltzen diren prozesuak dira gainazal-tratamenduak eta -estaldurak; helburua izan daiteke material horiek korrosioaren aurrean babestea, higadurarekiko duten erresistentzia hobetzea edo haien propietate estetikoak aldatzea besteak beste. Prozesu horietan, substratuaren azalaren gainean material-geruza bat jartzea izan daiteke funtsa, estaldura metaliko, zeramiko edo polimerikoen kasuan bezala. Edo beste kasu batzuetan, prozesu kimiko, fisiko edo mekanikoen bitartez –grabatua, anodizazioa eta tratamendu termikoa adibidez–, materialaren gainazala eraldatzea. Material motaren, haren propietateen eta aplikazio-ingurunearen arabera aukeratuko da tratamendu edo estaldura aproposena, eta hori funtsezkoa izan daiteke dagokion materialaren balio-bizitza eta errendimendua hobetzeko.
Gainazal-tratamenduak eta -estaldurak
Shot Peeninga
Hainbat materialen –batez ere metalen– propietate mekanikoak hobetzeko erabiltzen den prozesua da. Nekearen aurreko erresistentzia, iraunkortasuna eta korrosioagatiko pitzaduraren aurreko erresistentzia hobetzen dira eta, aldi berean, gainazalean pitzadurak eta tentsioak sortzeko joera murrizten da.
Kromo Gogorra
Hainbat piezari eta osagairi aplikatzen zaion tratamendua, haien propietate fisikoak eta kimikoak hobetzeko. Kromo-geruza horrek gogortasun eta korrosioarekiko, higadurarekiko eta urradurarekiko erresistentzia maila handia ematen du; horrela, industria-aplikazio ugaritarako egokiak bihurtzen dira.
Plasma bidezko Proiekzioa
Proiekzio Termiko bidez kalitate handiko estaldurak lortzeko prozesua da. Teknologia honek tenperatura eta energia iturri altua konbinatzen ditu materialaren partikulak urtu eta azeleratzeko. Honi esker ia edozein estaldura metaliko nahiz zeramiko proiektatzeko gai gara material desberdin askoren gainean substratuan distortsio minimoak lortuz.
HVOF
High-Velocity Oxygen Fuel (HVOF) Proiekzio Termiko bidez kalitate handiko estaldurak lortzeko prozesua da. Teknologia honek tenperatura eta presio altuko gasa erabiltzen du estaldurako materiala abiadura handian proiektatzeko. Honi esker porositate baxuko eta lotura indar handiko estaldura metalikoa nahiz zeramikoa lortu daiteke, gogortasun handia, higadura eta korrosioari erresistentzia duena.