Proiekzio Termiko bidez kalitate handiko estaldurak lortzeko prozesua da. Teknologia honek tenperatura eta energia iturri altua konbinatzen ditu materialaren partikulak urtu eta azeleratzeko. Honi esker ia edozein estaldura metaliko nahiz zeramiko proiektatzeko gai gara material desberdin askoren gainean substratuan distortsio minimoak lortuz. Estaldura hauek modu lokaliztuan aplika daitezke, beharrezko zonan propietate jakinak lortuz.

Prozesuaren xehetasunak

Plasma bidezko Proiekzioaren prozesuan, gasak injektatzen dira arku elektrikoko iturri baterantz. Arku elektrikoak sortzen duen muturreko berotasunak, energia handiko plasman bihurtzen du gasa. Plasma abiadura handian ateratzen da injektoretik eta aurretik sisteman elikatutako metalezko edo zeramikazko partikulak desegiten eta azeleratzen ditu piezaren gainazalean estaldura osatuz.

Aplikatutako estaldurak bigunak zein gogorrak izan daitezke, hainbat material erabilita, hala nola kromo-oxidoa, alumina edo molibdenoa. Estaldura horiek berariazko propietateak eskaintzen dituzte: hala nola higaduraren, urraduraren, erosioaren eta tenperatura altuen aurreko erresistentzia, baita propietate isolatzaile elektrikoak ere.

Batzuetan, gordinean mantentzen da gainazala Plasma bidezko Proiekzioaren ondoren, eta beste batzuetan, Artezketako eragiketa osagarria egiten da, geruzari akabera zehatzagoa emateko.

Piezak eta Osagaiak

Haien propietate mekanikoak eta termikoak hobetzeko helburuz aplikatzen zaie tratamendu hau askotariko industria-pieza eta -osagaiei. Tratamendu hori ematen zaie, adibidez, hegazkinen motorretan eta energia-plantetan erabiltzen diren gas-turbinei; turbinetan eta konpresoreetan funtsezkoak diren konpresore-besoei; muturreko baldintzak jasan behar dituzten aireontzien osagaiei; urradura eta inpaktua jasan behar duten industria-makinen piezei; eta automobilgintzako osagaiei, hala nola, zilindro, balbula eta pistoiei. Plasma bidezko Proiekzioaren tratamenduari esker, eraginkortasun eta iraunkortasun handiagoa izaten dute.

Aireontzien motorren piezen kasuan, eta aplikatzen zaizkien estalduren arabera, baliteke ondoren Artezketa-prozesua behar izatea, geruzaren azken akabera lortzeko.

Aplikazio-esparruak

Hainbat sektoretan aplikatu ohi da Plasma bidezko Proiekzioa, adibidez, industria aeroespazialean (aireontzien eta motorren fabrikazioa eta mantenua), energiaren industrian (gas-plantak eta -turbinak), manufakturaren industrian (industria-makineria), automobilgintzan (motorren osagaiak) eta petrokimikoan (prozesu kimikoetako ekipoak).

Funtsezkoa da dagozkien ziurtagiri aeronautikoak eskatzea, industria aeroespazialean beharrezkoak diren kalitatea eta estandarrak betetzen direla ziurtatzeko.

Proyección por Plasma en Álabes