Tentsioen murrizketa

Kontrolatutako hutseko giro batean manipulazio termikoaren bitartez metalezko materialen propietate mekanikoak eta fisikoak hobetzeko metodo eraginkorrak dira hutseko tratamenduak. Aplikazioagatik interesgarria izan daiteken ia altzairu nahiz aleazio guztietarako erabili ohi da tratamendu hau, hala nola, hotzean nahiz beroan landutako altzairuak, erraminta altzairuak, eta fundizioko altzairuak.

Oxigenorik eta bestelako gasik ez dagoenez, piezaren gainazalean oxido-geruzak edo bestelako erreakzio kimikoak sortzea saihesten du. Horrek, gainazalaren kalitatea hobetzen du ondorengo prozesuak ekidinez eta prozesu-denborak murriztuz.

Gainera, materialen porositatea murrizteko eta korrosioaren eta higaduraren aurreko erresistentzia hobetzeko ere erabil daitezke hutseko tratamenduak.

Azkenik, hutseko tratamenduek abantaila ekologiko dituztela esan genezake. Gas babesleen premiarik ezak ingurugiroarekiko kaltegarriak diren gasen emisioak ekiditen ditu.

Hutseko tratamenduak

Tratamientos en Vacío, Recocido / Solubilizado

Suberaketa / Disolbaketa

Materialen egiturak leheneratzeko eta beste tratamendu termiko batzuk egitea ahalbideratzen duten egoerak berreskuratzeko erabiltzen dira.

Tratamientos en Vacío, Temple y Revenido en Vacío

Hutseko Tenplaketa eta Iraoketa

Prozesu oso onuragarria da eta, tratamendu konbentzionalekin alderatuta, altzairuaren deskarburazioa eta errekarburazioa saihesten ditu eta egonkortasun dimentsionala hobetu. Altzairu mota ugari tratatzeko balio du, baita erdi-amaitutako piezak ere.

Tratamientos en Vacío, Envejecimiento

Zahartzapena

Metalezko aleazioei haien propietate mekanikoak hobetzeko aplikatzen zaien prozesua. Materialaren egitura kristalinoaren barruan partikula fin eta sakabanatuak modu kontrolatuan sortzean oinarritzen da prozesu hori; horrela, materialen erresistentzia eta zurruntasuna areagotzen dira, zailtasunari uko egin gabe.

Tratamientos en Vacío, Alivio de Tensiones

Egonkortzea

Metalezko materialei aplikatzen zaien prozesua da. Haien fabrikazioan, soldaketan, deformazio plastikoan edo mekanizatuan sortu ahal izan diren barne-tentsioak murrizteko edo ezabatzeko helburuarekin.

Tratamientos en Vacío, Aleaciones Especiales

Aleazio bereziak

Metalezko aleazioen propietate fisikoak eta mekanikoak aldatzeko erabiltzen diren industria-prozesuen multzoa da. Horien helburua da materialen erresistentzia, gogortasuna, zailtasuna, harikortasuna edo berariazko beste edozein ezaugarri hobetzea.