Metalezko aleazioen propietate fisikoak eta mekanikoak aldatzeko erabiltzen diren industria-prozesuen multzoa da Aleazio Berezien Tratamendua. Horien helburua da materialen erresistentzia, gogortasuna, zailtasuna, harikortasuna edo berariazko beste edozein ezaugarri hobetzea. Tratamendu horretan, modu kontrolatuan berotzen eta hozten dira metalezko piezak, aleazioaren barruan egitura-eraldaketak lortzeko.

Prozesuaren xehetasunak

Hutseko baldintzetan egiten dira tratamendu hauek, eta hoztea atmosfera inertean; horrek gainazalaren herdoiltzea saihestu eta materialen kalitatea zaintzen du. Prozesuak hiru etapa nagusi ditu, oro har:

  1. Berotzea: Metalezko piezak huts-maila handiko labeetan jartzen dira, eta kontrolatutako tenperatura zehatzetan berotu, normalean eraldaketa-tenperaturatik gorakoetan. Helburua da aleazioaren egitura kristalinoa homogeneoagoa bihurtzea eta, kasu batzuetan, nahi ez diren faseak disolbatzea.
  2. Eustea edo Egonkortzea: Piezak nahi den tenperaturara iristen direnean, baldintza horretan mantentzen dira denbora-tarte jakin batez, eraldaketa mikro-estrukturala osorik eta modu uniformean egin dadin ziurtatzeko.
  3. Hoztea: Mantsoa edo azkarra izan daiteke. Aleazioan lortu nahi diren berariazko ezaugarrien araberakoa izango da hozte-metodoa.

TTT Group-en, tratamendu horiek modu zehatz eta kontrolatuan egiteko beharrezko esperientzia eta baliabideak ditugu. Gure ikuspegia aleazio eta material berezi bakoitzaren berariazko beharretara egokitzen da, nahi diren propietate estrukturalak eta funtzionalak lor daitezen bermatuz.

Piezak eta Osagaiak

Aleazio Berezien Tratamendua asko aplikatzen zaie hainbat industriatako pieza eta osagai ugariri. Horien artean daude, adibidez, erresistentzia eta gogortasun handia behar duten makineria-piezak –engranajeak, ardatzak eta hortzak, esaterako–; automobilgintzako osagaiak –birabarkiak, pistoiak eta bielak, besteak beste–, kanpo-zama eta tenperatura handiak jasan behar dituztenak; ebaketa-tresnak –hala nola barautsak eta fresak–, errendimendu optimoa lortzeko gogortasun- eta zailtasun-konbinazio egokia behar dutenak; eta osagai aeroespazialak –turbinak eta konpresoreak, adibidez–, arinak eta erresistenteak izan behar direnak.

Aplikazio-esparruak

Industria-sektore ugaritan aplikatzen da. Automobilgintzaren sektorean, osagaien kalitatea eta errendimendua hobetzeko erabiltzen da, motorrena eta transmisioena, esaterako. Industria aeroespazialean, segurtasuneko estandarrak beteko dituzten pieza arin eta erresistenteak ekoizteko erabiltzen da. Aplikazio aeronautiko batzuetan, piezaren zati batzuei azaleko tratamenduak egin dakieke –plasma bidezko proiekzioa, esaterako–, zona gogorragoak edo, are, estaldura bigunak lortzeko. Makineriaren industrian, higaduraren aurrean erresistenteak eta iraunkortasun handikoak diren piezak fabrikatzen dira. Industria metalurgikoan, gainera, industria- eta ingeniaritza-aplikazioetan erabiltzen diren aleazioen kalitatea hobetzen da.

TTT Group-en, dagozkion ziurtagiri aeronautikoak ditugu, eta horrek prozesuak aplikazio aeroespazialetan eta industriako beste sektore batzuetan kalitate-estandar handienekin aplikatzea bermatzen du.

Aleaciones Especiales en Engranajes