Materialen egiturak leheneratzeko eta beste tratamendu termiko batzuk egitea ahalbidetu duten egoera bigunagoak berreskuratzeko erabiltzen dira suberaketa-prozesuak. Suberaketan, berariazko tenperaturetan berotzen dira materialak modu kontrolatuan, eta ondoren hoztu. Horri esker, material horien gogortasuna murrizten da, xaflakortasuna areagotu, eta barne-tentsioak kendu.

Prozesuaren xehetasunak

TTT Group-en, huts-maila handiko labeetan egiten dira prozesu horiek, piezaren gainazala eraldatu ez dadin, eta atmosfera inertearekin hozten dira gainazala herdoil ez dadin. Altzairuetan, titanioan eta nikelezko oinarria duten nahiz material berezietan aplikatzen da prozesu hau.

Suberaketa hotzeko deformazio-lanen ondoren erabiltzen da normalean, laminatu- edo estanpatu-lanen ondoren, adibidez. Materiala tenperatura egokian berotzen da denbora-tarte jakin batez eta, ondoren, poliki-poliki hozten da, labe batean edo kontrolatutako beste metodoren baten bitartez. Akats kristalinoak ezabatzea–lokadurak, adibidez– eta jatorrizko egitura kristalinoa berreskuratzea ahalbidetzen du horrek eta, era horretan, materialaren propietate mekanikoak eta formagarritasuna hobetzea.

Piezak eta Osagaiak

Ohikoa da metalezko eta aleaziozko pieza eta osagai ugaritan Suberaketa bidezko tratamendu termikoa erabiltzea. Hotzetan estanpatu eta laminatutako piezetan aplikatzen dira prozesu horiek –laminak, plakak, hodiak eta profilak–, bai eta industria-makinen eta -ekipoen osagaietan ere (engranajeak, ardatzak, errodamenduak eta torlojuak). Altzairuzko eta beste material batzuez osatutako beste pieza estruktural ugariri ere aplikatzen zaizkie tratamendu horiek, industria automobilgintzan eta aeroespazialeko motorren eta lurreratze-trenen piezak barne.

Aplikazio-esparruak

Industria-sektore ugaritan aplikatzen dira tratamendu horiek. Aeronautikaren eta energiaren arloetan aurkitzen dira aplikaziorik ohikoenak; sektore horietan, egiturak leheneratzea eta egoerak berreskuratzea funtsezkoa da, osagaien kalitatea eta errendimendua mantentzeko eta hobetzeko. Gainera, industria metalurgikoan eta siderurgikoan erabiltzen dira metalen eta aleazioen kalitatea hobetzeko; automobilgintzaren industrian, osagai kritikoen erresistentzia areagotzeko; industria elektronikoan, propietate elektrikoak optimizatzeko; eta eraikuntzan, propietate mekaniko optimodun materialak lortzeko.

Recocido / Solubilizado en Tubos