Gogortasuna eta Erresistentzia
Zure beharretara egokitzen diren tratamendu termikoko soluzioak. Soluzioen gure katalogoan, zure berariazko beharretara egokituko diren aukerak aurkituko dituzu. TTT Taldean uste dugu garrantzitsua dela bezero bakoitzari pertsonalizatutako eta haren beharretara egokitutako soluzioak eskaintzea eta, horregatik, tratamendu termikoen zerbitzu osoa eskaintzen dugu, prozesuaren kalitatea eta eraginkortasuna bermatzeko.
Tratamendu Termikoak

Tenplaketa eta Iraoketa
Metalezko materialen industrian erabiltzen den prozesu termikoa. Helburu nagusia da material horien egitura eraldatzea, hainbat aplikaziotarako beharrezkoak diren berariazko propietateak lortzeko, hala nola gogortasuna, zailtasuna eta erresistentzia.

Indukziozko tenplaketa
Gainazal-tratamendu lokalizatua da, burdinezko osagaien propietate mekanikoak hobetzea ahalbideratzen duena, jatorrizko nukleoaren egitura eraldatu gabe. Gainazal gogorrak eta higadurarekiko, gripajearekiko, nekearekiko eta inpaktuarekiko erresistenteak lortzen dira prozesu horrekin.

Tratamendu Kriogenikoa
Piezei muturreko tenperatura baxuak jasanarazten dien prozedura. Prozesu horri esker, materialaren egiturak haren eraldaketa-prozesua osatzen du, horrela piezen gogortasunari, zailtasunari eta egonkortasun dimentsionalari dagozkien ezaugarriak hobetuz.

Zementazioa eta Karbonitrurazioa
Azaleko prozesu termokimikoak, altzairuen gainazaleko egitura karbonoz eta/edo nitrogenoz aberasten dutenak, tratatutako piezetan geruza gogortua eta erresistentea lortuz gainazalean, eta nukleo iraunkorra.

Nitrurazioa
Prozesu horretan, materialaren gainazalean nitrogenoa sartzen da difusioz; horri esker, gogortasuna eta higaduraren aurreko erresistentzia areagotzea lortzen da. Nitrogenoz kontrolatutako giro batean egiten da nitrurazioa, gainazaleko geruzaren ezaugarriak aldatu ahal izateko.