Nitrurazioa azaleko prozesu termokimikoa da, metalezko materialen azaleko propietateak hobetzeko erabiltzen dena. Prozesu horretan, materialaren gainazalean nitrogenoa sartzen da difusioz; horri esker, gogortasuna eta higaduraren aurreko erresistentzia areagotzea lortzen da. Gatz nitruratzailez edo nitrogenoz kontrolatutako atmosfera batean egiten da nitrurazioa; prozesu horren bitartez, azaleko geruzaren ezaugarriak eraldatzen dira, materialaren nukleoaren propietateei nabarmen eragin gabe.
Hiru nitrurazio mota eskaintzen ditugu TTT Taldean: TENIFER®, nitrurazioa gatzetan; NITREG®, nitrurazioa gasean; eta nitrurazio ionikoa, pantaila aktiboarekin. Aukera horiei esker, aplikazio bakoitzaren berariazko beharretara egoki daiteke prozesua.
Prozesuaren xehetasunak
Tenperatura nahiko baxuetan egiten da nitrurazio-prozesua, normalean 500 eta 600ºC artean, pieza gatzetan edo amoniako-ingurune batean sartuta; amoniakoak, deskonposatzen denean, piezaren metalarekin erreakzionatzeko gai den oinarrizko nitrogenoa askatzen du. Erreakzio horri esker materialaren azalean sartzen da difusioz, eta nitruro geruza bat sortzen du.
Ohikoa izaten da nitrurazio tratamendua ematen zaien pieza ugariri aldez aurretik hutseko tenplaketa- eta iraoketa-tratamendua ere ematea, pieza horien propietate mekanikoak optimizatzeko eta nitrurazio-prozesuan zehar emaitza optimoak lor daitezen ziurtatzeko.
Piezak eta Osagaiak
Batez ere engranajeak, ardatzak, errodamenduak, moldeak, trokelak eta ebaketa-tresnak dira tratamendu hori egiten zaien piezak. Hainbat sektoretako piezak izaten dira, hala nola automobilgintzaren sektorekoak (bielak, engranajeak, transmisio-piezak), aeronautikoak (engranajeak, ardatzak), energiaren sektorekoak (ardatzak, turbinetako engranajeak) eta hidraulikaren alorrekoak (zilindroak, pistoiak). Nitrurazioak pieza kritiko horien errendimendua eta iraunkortasuna hobetzen dituzte dagozkien industria-arloetan, higaduraren aurrean erresistentzia eta fidagarritasun handia behar duten aplikazioetarako soluzio eraginkorra emanez.
Aplikazio-esparruak
Osagaiek behar bezala funtzionatzeko eta haien balio-bizitza luzatzeko hobetutako azaleko propietateak behar dituzten hainbat industria-sektoretan asko aplikatzen den prozesua da nitrurazioa. Nitrurazioa hainbat sektoretan erabili ohi da: automobilgintzan, sektore aeroespazialean, energiaren sektorean, hidraulikoan, manufakturan oro har, eta petrolioaren eta gasaren sektoreetan. Sektore bakoitzean, higaduraren eta muturreko baldintzen aurreko erresistentzia hobetzeko tratatzen dira piezak –engranajeak, ardatzak, errodamenduak eta ebaketa-tresnak, besteak beste–, errendimendu optimoa eta iraunkortasun handiagoa bermatuz.
TTT Taldeak industrian ezarrita dauden kalitate- eta segurtasun-estandarrak eta eskakizunak betetzen direla bermatzen duten beharrezko ziurtagiri aeronautikoak ditu. Automobilgintzaren sektorerako, IATF Ziurtagiria dugu.