Tratamendu Kriogenikoaren prozeduran, zero azpiko tenperaturetan jartzen dira piezak, -90ºC inguruko tenperaturetan. Prozesu horri esker, materialaren egiturak haren eraldaketa-prozesua osatzen du, horrela tratatutako piezen gogortasunari, zailtasunari eta egonkortasun dimentsionalari dagozkien ezaugarriak hobetuz.
Prozesuaren xehetasunak
Tratamendu Kriogenikoan, materiala pixkanaka hozten da, -90ºC arteko tenperaturetara iritsi arte. Ondoren, tenperatura horretan mantentzen da materiala denbora-tarte batean, eta giro-tenperaturaraino berotzen da berriro. Kasu batzuetan, iraoketa batekin edo hainbatekin osatzen da prozesua.
TTT Taldeak kriogenizazio-tratamendua egiteko beharrezko ziurtagiri aeronautikoak ditu; horrela, industrian eskatzen diren kalitate- eta segurtasun-estandarrak betetzen direla bermatzen dugu.
Piezak eta Osagaiak
Industria aeronautikoan kalitate-estandar handiak behar dituzten piezetan erabiltzen da, batez ere, kriogenizazioa. Pieza horiei kriogenizazio-tratamendua ematen zaienean, erresistentzia eta iraunkortasun handiagoa izaten dute, eta hori funtsezkoa da aplikazio aeroespazial kritikoetan segurtasuna eta errendimendua bermatzeko.
Prozesu hori metrologiaren esparruan ere erabiltzen da, patroien eta kalen fabrikazioan zehazki. Elementu horien egonkortasun dimentsionala hobetzen laguntzen du kriogenizazioak, neurketa zehatzagoak eta fidagarriagoak lortuz.
Aplikazio-esparruak
Industrian erabili ohi da Tratamendu Kriogenikoa, osagai kritikoen propietate mekanikoak eta prestazioak hobetzeko. Aeronautikaren, automobilgintzaren, ebaketa-tresnen, doitasunezko ingeniaritzaren, molde-fabrikazioaren eta metalurgiaren alorretan erabiltzen da, besteak beste.