Tratamendu termikoa ezinbesteko prozesua da metalurgia-industrian, izan ere, metalen eta aleazioen berotzea eta hozte kontrolatuaren bitartez, haien propietate fisikoak eta mekanikoak aldatzen ditu, beharrezkoa duten erresistentzia eta gogortasuna hobetzeko, besteak beste.

Tratamendu Termikoaren oinarriak

Tratamendu termikoa metalen egitura kristalinoa aldatzea ahalbidetzen duten printzipio fisikoetan oinarritzen da. Metal bat tenperatura espezifikoetan berotu eta gero modu kontrolatuan hoztean, egitura kristalinoaren atomoen antolamendua alda daiteke, eta horrekin, metalarenpropietate mekanikoak hobetzea lortzen da.

Hainbat tratamendu termiko mota daude, eta horietako bakoitza emaitza zehatzak lortzeko diseinatuta dago. Hona hemen tratamendu termiko ohikoenetako batzuk:

  • Tenplaketa: Metala tenperatura altuan berotu ondoren, azkar hozten da gogortasuna areagotzeko. Prozesu hau altzairuak gogortzeko erabili ohi da.
  • Iraoketa: Tenplaketaren ondoren, metala iraoketa-prozesu batetik pasa dezakegu, materiala tenperatura neurriz berotuta, eta ondoren, poliki hoztutar. Horrek lagunduko du tenplaketak eragindako hauskortasuna murrizten eta altzairuaren erresistentzia hobetzen.
  • Suberaketa: Metala tenperatura jakin batean berotu eta gero, poliki-poliki hozten da, barne-tentsioak ezabatzeko, harikortasuna eta mekanizagarritasuna hobetzeko eta baita egitura leheneratzeko ere.
  • Zementazioa eta Karbonitrurazioa: n procesos termoquímicos superficiales que enriquecen la estructura superficial de los aceros con carbono y/o nitrógeno, brindando una capa endurecida y resistente en la superficie y un núcleo tenaz en las piezas traazaleko prozesu termokimikoak dira biak, altzairuen azaleko egitura karbonoz edota nitrogenoz aberasten dutenak. Tratatutako piezetan, gainazalari geruza gogor eta erresistentea ematen zaio, nukleo iraunkor eta sendoa utzita.

Tratamendu Termikoaren aplikazioak

Tratamendu termikoa industria arloko adar askotan aplikatzen da; horien artean daude, autopropultsioa, aeroespaziala, erremintena… eta abar. Hona hemen aplikazio ohikoenetako batzuk:

  • Autoen eta motorren osagaiak.
  • Fabrikazio-industriarako erremintak eta matrizeak.
  • Ardatzak, engranajeak eta errodamenduak.
  • Aireontzien eta makineria astunaren egiturazko osagaiak.
  • Makineria eta tresneria industrialeko piezak.

Tratamendu termikoa funtsezko prozesua da industria metalurgikoan. Hainbat teknika ditugu erabilgarri, eta aplikazioak askotarikoak dira industria arloan. Gauzak horrela, tratamendu termikoak funtsezko zutabea izaten jarraitzen du fabrikazio modernoan.

TTT Group bermea da. Bermatzen ditugu egindako tratamendu eta estaldura bakoitzaren kalitatea eta efikazia.

Materialen propietateak indartzeko diseinatutako tratamendu termiko berritzaileetatik hasi eta oxidazioaren eta korrosioaren aurkako babes aparta ematen duten huts-tekniketaraino, Gure lana materialen bizitza baliagarria handitzera eta haien errendimendua hobetzera emana dago, baita ingurune arrotzenetan ere.