Deskarbonizazioa, trantsizio energetikoa, orain artekoari bueta bat eman beharra… zenbat aldiz entzun duzu hori guztia, eta zehazki zer esan nahi duen erdizka ulertu? Ez dizugu gezurrik esango, geuri ere antzera gertatu izan zaigu. Horregatik gerturatu nahi dizugu trantsizio horren adibideetako bat, ea lortzen dugun guztion artean etorkizuneko erronka horri lurruna kentzea.
Azaldu nahi dizugu, hortaz, zer den AVOGADRO izenez bataiatu den proiektua. Jakina da garraioaren sektorean, deskarbonizaziorako aukeretako bat izan daitekeela hidrogenoa, tren bidezko garriorako adibidez, edo errepidean erregai-pilak erabiltzen dituzten ibilgailu astun edo autobusterako. Ba hain zuzen, AVOGADRO Proiektuaren erronka horixe izango da, garraio astunetarako hidrogeno hornigailuak garatzea.
Hidrogeno-hornitegietan identifikatutako hainbat alderdi kritiko ikertu, ulertu eta horien inguruko ezagutza biltzea da, 2030era begirako helburu Nagusia. Eta horretan ari gara TTT Group-en ere, zehazki H2arekiko gasarekin kontaktuan dauden osagaietarako material eta tratamendu espezifikoak ikertzen dihardugu, sistema osoa fidagarria eta segurua izan dadin, behin beharrezko tratamendu termikoetatik pasa ostean.
Izan ere, proiektuak ezinbestean behar ditu konfigurazio optimizatuak, garraio astunerako berariazko horniketa-protokoloak, edota hidrogetegien segurtasuna eta erabilgarritasuna areagotzen lagunduko duten osagai, ekipo eta soluzioak; etorkizunean horien erabilera zabaldu nahi bada. Mundu mailako berrikuntzaz ari gara, eta hain zuzen horregatik zortzi euskal enpresak, tartean TTT Groupek, bat egin dugu proiektu honen partzuergoan.